Zuzenean

Bergarako udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 25a

Bergarako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, astelehena. Mahai-gainean izango dituzten gaien artean daude kreditu aldaketa bat eta lokalen erabilera permutatzeko kontratua sinatzea Foru Aldundiarekin.

Hona hemen gai-zerrenda:

  • 1. 2020ko apirilaren 27ko aktaren onarpena.
  • 2. Alkatearen jakinarazpenak.
  • 3. Jose Antonio Bravo Vicente udal langileak bateragarritasunaren inguruan egindako eskaerari buruz 2020ko apirilaren 14ko dekretu baten bitartez hartutako erabakia baieztatzea.
  • 4. Diru-laguntzen plan estrategikoa aldatuz 2020ko apirilaren 30ean emandako dekretuan (gero berriz 2020ko maiatzaren 8an aldatuta) hartutako erabakia baieztatzea.
  • 5. 2020ko Bergarako Udalaren aurrekontuaren 4. kreditu aldaketa. Transferentzia.
  • 6. Lokalen erabilera permutatzeko kontratua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
  • 7. Udaleko Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuko buruaren dedikazioa zehazteko proposamena
  • 8. Eskaera eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak