Zabalik dago Haurreskolako 2020-2021 ikasturteko matrikulazio-epea

Jone Olabarria 2020ko maiatzaren 22a

Bergarako haurreskolako irudia.

Eskaintza 2019-2020 urteetan jaiotako umeei dago zuzenduta, Haurreskolan irailean, urrian edo azaroan hasteko. Matrikulazioa online egin daiteke atzotik eta baita Haurreskolan bertan ere.

Online matrikula maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean egin daiteke, webgunean. Aurrez aurre egiteko, Haurreskolan bertan egin daiteke ekainaren 2tik 8ra, asteartetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak bitartean.

Informazio gehiago behar izanez gero, hiru bide daude hura eskuratzeko: bergara.bergara@haurreskolak.eus helbidera idaztea, telefonoz deitzea (943 76 25 96) eta astelehenetik ostiralera Haurreskolara bertara joatea, 09:00etatik 14:00ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak