Terrazen tasa ez kobratzeko aukera luzatu du Bergarako Udalak, ostalarien konpromisoaren truke

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mai. 16a, 18:17
Terraza bat beteta Irala kalean, maiatzaren 15ean.

Udala tabernariekin aztertzen dabil negozioak ahalik eta baldintza egokienetan berrabiarazteko hainbat neurri eta horien artean dago terrazako tasarik ez kobratzeko proposamena: "Udala prest dago tasa hori ez kobratzeko abenduaren 31ra arte, ostalariek elkar lankidetzarako eta elkar laguntzeko konpromisoa hartuko balute". Ostalariei eskatu diete, aldi berean, terrazaren kokapenaren proposamena bideratzea "lehenbailehen", honako helbide honetara: garapena@bergara.eus.

Honako hauek dira Bergarako Udalak proposatzen dituen neurriak dira, besteak beste, ura eta zaborraren tasaren hobaria egitea eta terrazak kokatzeko espazioa gehitzeko aukera eskaintzen da ahal den guztietan, tokia badago behintzat.

Beti ere baldintza hauetan:

-Oinezkoentzako pasoa gutxienez hiru metrokoa izatea. 

-Mahaien arteko distantzia bi metrokoa (mahai baten aulkitik aldameneko mahaiaren aulkiraino).

-Mahaien arteko pasoa ere ziurtatuta.

-Mahai bakoitzean lau aulki soilik.

-Mahaiak elkartu ahal izango dira, asko jota hamar pertsona batuz.

-Oinezkoen pasoa bermatzea, baita atarietara sarrerak eta erakusleiho aurreak okupatuz gero dagokion jabe edo bizilagunarekin baimentzea.

-Larrialdietarako pasoak baimentzea.

-Mahai kopurua gehienez hamarrekoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak