Bergararren arreta zerbitzua zabalik asteartetik aurrera

Jone Olabarria 2020ko mai. 16a, 09:19

Konfinamenduaren arintze fasean sartuta dago Bergarako Udala, eta, normaltasunera bidean pausoak emateko asmotan, datorren asteartetik aurrera, maiatzak 19, herritarrentzat zabalik egongo da bergararren arreta zerbitzua.

Hala ere, neurri bereziak hartu beharko dira bertan. Aurrez hartu beharko da hitzordua, telefonoz edo udal webgunean, eta maskararekin joan beharko da. Era berean, sartu bezain laster eskuak desinfektatu beharko dira eta itxaron gelan bi pertsona bakarrik egon ahal izango dira.

Elkarren artean bi metroko distantzia gorde beharko da. Eskudirurik ez dute jasoko eta ordainketak beste modu batean bideratuko dira. Bakarrik joatea eta puntualitatea eskatu dute. Era berean, arduraz jokatzera eta emango diren jarraibideei adi egotera deitu du Bergarako Udalak. Sintomarik izanez gero BAZera ez joatea eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak