Bi hilabeteren ostean, plazara bueltatzeko deia egin dute Gure Artera-Sarek eta Etxerat-ek

Jone Olabarria 2020ko mai. 12a, 21:11

Konfinamendu aurretik, martxoaren 6an egindako elkarteratzea. Iturria: Gure Artera-Sare

"Presoen eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko asmotan", datorren ostiralean, hilak 15, plazako ostiraleroko hitzordua berreskuratuko du Gure Artera-Sarek, Etxerat-ekin batera. Bi hilabeteren ostean eta "egoerak eskatzen dituen babes neurri guztiak hartuta" plazan biltzera animatu ditzute herritarrak, 20:30ean.

COVID-19 gaitzak eragindako konfinamendu egoera aurretik egin ohi zuten bezala, ostiralero plazara bueltatzeko asmoa agertu du Gure Artera-Sarek, Etxerat Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartearekin batera: "ostiraleko erreferentzia gune den plazako hitzordua berreskuratzera goaz. Presoak berriro plazara, bi hilabete eta gero".

Hala, ostiral honetan, hilak 15, ekitaldi "txukuna" egin gura dute 20:30ean eta horretarako herritarrak parte hartzera animatu dituzte: "Leiho, balkoi eta mobilizazio telematikoak agurtzen joan eta egoera, pixkanaka eta modu mailakatuan, aldatzen joan behar gara, kaleak berreskuratuz eta mobilizazioekin hasiz".

Babes neurriekin

Jakinarazi dutenez, baimenak eskatu eta onartu ostean, krisi egoerak eskatzen dituen babes neurri guztiak hartuko dituzte, eta batez ere distantzia mantenduko dela azpimarratu dute, plaza dena hartuz. Preso guztien eskubideak aldarrikatzearekin batera, bergarar bikote eta senitartekoak dituzten sei presoren egoera plazaratuko dute bereziki: Lexuri, Josu, Alicia, Aitzol, Oskarbi eta Xabin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak