Historian lehen aldiz izango da kategoria horretan Bergara kirol elkarteko taldea. Kadete mailako gorengo maila da eta bertan lehiatuko da datorren denboraldian Ibon Leibarrek eta Manu Diazek gidatutako kadete taldea. COVID-19 gaitzak kirol jarduerak bertan behera laga aurretik, lehen postuan zen ohorezko kadete taldea, 57 punturekin.