Ibargarai 4 eta 14 arteko eremuaren berrurbanizazioak zirkulazioan eragina izango du

Miren Arregi 2020ko mai. 9a, 09:00

Astelehenetik, maiatzaren 11tik aurrera eta hamabost egunetan ezingo dira autobusak eta kamioiak Ibargarai 14tik 4ra pasatu Eibarrerako norantzan. Ondorioz, Ibargarai 9ko eta Katabiako geltokiak ez dira erabilgarri egongo.

Autoak eta furgonetak (zirkulazio arina), aldiz, normaltasunez ibili ahal izango dira. Arrasaterako norantzan autobus eta kamioiak ohiko moduan ibili ahal izango dira, eta autobus geltokiek ohiko moduan jardungo dute.

Hasierako hiru egunetan zirkulazio arin hori Miguel Altuna Lanbide Heziketako bidegurutzean ezkerretara bideratuko da (ezingo dira frontoi aldera zuzen joan). Hiru egun horiek pasa ostean zirkulazio arinerako zentzua berreskuratuko da; eta egun batzuk pasata zirkulazio arin hori zuzenean bideratuko da (ezingo da ezkerraldera joan). Frontoitik datorren zirkulazioan ez du eraginik izango.Eta zirkulazio arinen moldaketa puntualak egoten direnean, Domingo Irala kale aldera sartzeko frontoitik datorren errailetik bakarrik sartu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak