Orain dela urtebete sinatu zuten Agorrosin Berrirako hitzarmena

Jone Olabarria 2020ko mai. 8a, 16:47

Agorrosin Berrirako proiektuaren lehen zirriborroa.

COVID-19ak eraginda, agorrosin berriaren proiektua testuinguru berrira moldatzeko zain dago BKE

Agintaldi honek beharko luke Agorrosin Berria errealitate bihurtzeko agintaldia; belar na-turala kendu eta artifiziala jartzeko lehen fasea, behintzat. Hala jasotzen du 2019ko maiatzaren 13an osoko bilkuran onartu zen hitzarmenak: kanpoko finantzaketa barik eta udal aurrekontuetatik gordeta, beranduenez 2023rako gauzatu beharko litzateke lehen fasea.

Testuinguru berria

COVID-19ak, baina, "airean" laga ditu Agorrosin Berria gauzatzen hasteko epeak. 2020ko kontu publikoek 54.450 euro gordeta zituzten proiektua idazteko, baina aurrekontu horietan onartutakoa ere zalantzan dago. Testuinguru ekonomiko berrian, Udalak eta BKEk egungo egoera aztertu eta norabide berria finkatu beharko dute.

Bi aldeek iaz sinatutako akordioaren arabera, Udalak konpromisoa du 2021eko aurrekontuetan dagokion partida ekonomikoa datorren urtean obraren lehen faseari ekiteko bideratzeko; hau da, belar naturalaren ordez soropil artifiziala jartzeko, eta argiztapen-dorreak eta perimetro-sarea jartzeko.

Beste hitzarmen baten zain

Bergara kirol elkartetik Udalaren zain daudela azaldu dute: "Proiektuaren idazketa lehiaketara aterata egon beharko litzateke". Larrialdi egoerak behartuta beste hitzarmen bat sinatu beharko den susmoa dute: "Proiektua idatzita egon arte ezin da zehazki kostua jakin, eta, hortaz, ezinezkoa da epeak finkatzea hori barik". Ezin da ahaztu Agorrosin udalekotzeko negoziazioek 30 urte iraun dutela, gutxienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak