Gabiriako tunela martitzenean itxiko dute, egun batez, azken konponketak egiteko

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 2a, 14:18

Maiatzaren 5ean, asteartea, itxiko da Gabiriako tunela egun batez, egin ziren inpermeabilizazio lanak bukatzeko. Hain zuzen ere, aurreikuspena da egun bakarrean lanak hasi eta bukatzea. Lanak egin bitartean tunela oinezkoei itxita egongo da.

Enpresak lanak egin bazituen ere, inpermeabilizazio proba batzuk egitea falta zen, eta horretarako euri handiak egiteari itxaron behar izan zitzaion. Behin euri handiak hasi zirenean, egiaztatu zen azken hobekuntzak egin behar zirela, eta une horretan Covid-19 birusaren alarma egoera ezarri zen.

Orain arte Udala harremanetan egon da enpresarekin lanok bukatzeko, baina orain arte ez ziren enpresaren aldetik segurtasun baldintza guztiak bermatzen. Orain, baina, bermatuta daude; hortaz, Udalak lehenbailehen egitea eskatu dio eta maiatzaren 5ean gauzatuko dira.

Gabiriako tunela inpermeabilizatu eta eusteko lanak uda partean egin ziren. Horren arduraduna Geotunel SL enpresa izan zen; horri esleitu zitzaizkion lanok 48.109,34 euroko aurrekontuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak