Txapa irratiak deportazioaren gaineko mahaingurua eskainiko du

Maider Arregi 2020ko mai. 2a, 13:38

Mireia Alberdi GureArtera-Sareko mahainguruetako bat gidatzen

Bergarako Gure Artera-Sarek antolatuta, Pilar Iparragirrek deportazioaren gainean idatzitako liburua oinarri,  mahaingurua izango da gaur 18:00etan. Youtubeko kanalean ez ezik, Txapa irratian izango da entzungai 97.2 frekuentzian.

Deportazioaren gaineko mahainguruaren bueltan Juanjo Aristizabal, deportatu ohia; Juan Carlos Arriaran Sali, deportatu ohi bergararra; Ana Petralanda (Anjelin Aldanaren deportatuaren alarguna); Mikel Korta, preso ohia eta Sortuko kidea izango dira. Mahai-inguruko moderatzailea Pili Garcia, Gure Artera-Sareko laguntzailea, izango da. Honako galderei erantzuna ematea izango dute asmo: "Baina zer da benetan deportazioa? zenbat euskal iheslari politiko euskaldun egon dira eta daude egoera horretan? martxan darrai oraindik? Nola bizi izan dute deportatuek, nola bizi dira? Deserrian urteak eta urteak egoera alegal definitu gabean..."

Ondoren, dokumentala

19:30ean Gure Artera-Sareko Youtubeko kanalean eskainiko da Sagarren denbora dokumentala. Dokumentalaren egileak diren: Josu Martinez eta Txaber Larreategiri eskerrak ematen dizkiogu lan eder honen proiekzioa errazteagatik. "Filma aurkezteko, Dynamo Kartzela zaharreko zine Klubeko lagunen laguntza izan dugu eta beraien eskutik aurkezpen txukuna jasoko dugu. Mila esker ere Dynamori elkarlanean jarduteko bide emateagatik. Eta bukatzeko, ezin dugu ahaztu Julian Tena bergararra, hiru hamarkada luze Panaman egon ostean herrira itzuli eta gutxira hil zen deportatu ohia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak