Gazteen emantzipazioa sustatzeko diru-laguntza berriak iragarri ditu Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko api. 30a, 12:53

Lorentxokoko etxeak Bergaran, artxiboko argazki baten.

Bergarako Udalak alokairu gastuei aurre egiteko diru-laguntza berriak atera ditu gazteentzat, etxebizitza alokatu dezaten: "Euren emantzipazio bidean laguntzea eta etxebizitza alokairua sustatzea nahi dugu". 35.000 euro bideratu dituzte, diotenez, 2019an baino 5.000 euro gehiago. Abenduaren 31ra bitartean dago eskaera egiteko aukera, honako lotura honetan.

Udaletik jakitera eman dutenez, programa honen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 35.000 eurokoa da, eta Gazteen etxebizitza alokairuak laguntza programa deritzon diru-partidaren kontura finantzatuko da. 2019an 15 eskaera jaso ziren, eta horietatik 13 onartu ziren. Horren kostua izan zen 28.335 eurokoa. 2020rako onartutako aurrekontua, aldiz, 35.000 eurokoa da (2019koa baino 5.000 euro gehiago). Diru kopurua agortu bitartean tramitatu ahalko da eskaera. Argibide guztiak, honako lotura honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak