Koldo Eleizalde literatur lehiaketaren 35. edizioan lanak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatzea erabaki du aurten Bergarako Udalak. Hala, gaur da lanak webgunearen bitartez aurkezteko azken eguna. Udaletik jakinarazi dutenez, epea luzatzearen erabakia ez da koronabirusaren krisiak eragindakoa izan, eta aurreko urteetako edizioetan ere lanak aurkezteko epea luzatu izan dutela adierazi dute.
Ohikoa baino gutxiago
Jasotako lan kopurua "zertxobait" jaistea aurreikusten duten arren, Udaletik "pozik" agertu dira orain arte jasotako lanekin: "200 lan inguru jaso ditugu, oraingoz, genero eta maila ezberdinak aintzat hartuta".
Hain zuzen ere, ipuin idatzia, poesia, komikia, ipuin-kontaketa, antzerkia, txistea edo umorezko pasadizoa aurkez daitezke. Aurtengo edizioan, egoerak behartuta eta aurrez aurre batzeko ezintasuna dela eta, taldeko lanetan aurreikusten dute jaitsiera nabarmenena. Dena den, herritar askok azkean unean aurkezten dituzte haien lanak Udaletik diotenez, eta oraindik zenbait pieza jasotzea aurreikusten dutela aitortu dute.