Gabiriako tunela itxi egingo dute martitzenean, maiatzak 5. Egun batez egongo da itxita, egin ziren inpermeabilizazio lanak bukatzeko. Lan horiek udan egin zituzten baina proba batzuk egitea falta zen, eta horretarako euri handiak egiteari itxaron behar izan zitzaion. COVID-19 gaitzagatik atzeratu egin dira eta datorren astean, martitzenean, bukatuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.