Zuzenean

Bergarako udalbatzaren ohiko osoko bilkura, gaur, 19:30ean

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 27a

Bergarako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, astelehena. Mahai-gainean izango dituzten gaien artean dago hainbat lanposturen balorazioa eta soldata mailaren onarpena. Eta Pentekoste jaien gainean hartutako erabakiaren berri ere emango du alkateak, hau da, bertan behera utzi edo atzeratu. Online egingo dute bilkura eta zuzenean jarraitu ahal izango da, 19:30ean, Goiena.eus-bidez.

Hona hemen gaurko gai-zerrenda:

  • 1.- 2020ko otsailaren 24ko eta martxoaren 4ko akten onarpena.
  • 2.- Alkatearen jakinarazpenak.
  • 3.- Hainbat lanpostu baloratu eta soldata mailaren onarpena.
  • 4.- Udaleko aurrekontuaren 1. kreditu aldaketa onartuz 2020ko martxoaren 13an emandako dekretuaren berri ematea.
  • 5.- Udaleko aurrekontuaren 3. kreditu aldaketa onartuz 2020ko apirilaren 3an emandako dekretuaren berri ematea.
  • 6.- Udaleko, Mizpirualde zaharren egoitzako eta Udal Euskaltegiko 2019ko aurrekontuen likidazioaz onartuz emandako dekretuen berri ematea.
  • 7.- Amillaga kalean Bergarako udalaren alde 21 metro koadroko lur-zatiaren zesioa egiteko hitzarmenaren onarpena.
  • 8.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ezarritako errekurtsoan (prozedura arrunta 278/2020) udala pertsonatzea.
  • 9.- Berankortasunari eta ordaintzeko bataz besteko epeari buruzko informazioa, 2020-1 epeari dagokiona
  • 10.- 2020ko aurrekontuaren exekuzioa urtarrila eta martxoa bitartean.
  • 11.- Arrano, Artatse aurrera izeneko mozioa
  • 12.- COVID-19aren ondorioei begirako Udal adierazpena.
  • 12.- Eskaera eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak