Astelehenean hasiko dituzte Amillaga kaleko berrurbanizatze lanak

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 25a, 16:57

Amillaga kalea.

Amillaga kalean, Ondartza eta Ernai biribilguneen arteko tartea berrurbanizatzeko lehen faseko lanei apirilaren 27an, astelehena, ekingo diete. Irisgarritasuna bermatzea da lan horien helburua, baita tarte horretako hiri-altzariak berritzea ere. Autoen zirkulazioan eragina izango dutela lanok ohartarazi dute Udaletik.

Lanok Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu eta obraren aurrekontua da 376.734 eurokoa (BEZ barne). Obraren zuzendaritza, berriz, Zetabi arkitektura bulegoa SLPk gidatuko du; eta segurtasun eta osasuna BSP Servicios de consultoria técnica SL enpresak (2.088 euro).

Bergarako Udaletik jakinarazi dute aurreikusita zituzten inbertsioak berraztertzen ari direla, egoera ekonomiko berrira egokitzeko, helburua izanik ezinbesteko edo lehentasunezko inbertsioak identifikatzea. Proiektu horrekin auarrera egitea erabaki dute diru-laguntza "garrantzitsua" duelako; izan ere, 150.000 euroko laguntza jaso du Industrialdeetako Renove Plana –urbanizazioa kontzeptupean. 

Sei hilabeteko lanak

Obrak sei hilabete iraungo dute eta honako lanak egingo dituzte:

  • - Espaloia zabaldu irisgarritasuna bermatzeko eta zorua berritu.
  • - Burdinazko ur hornidura berria ezarri.
  • - Euri urak jasotzeko azpiegitura berritu.
  • - Argiteria berritu LED farola berriak jarriz.
  • - Laino skate park pareko espaloia oztopatzen duen kutxa handiaren tapa kendu eta espaloiaren kota berean utzi.
  • - Gune horretako autobus geltokia lekuz aldatu (irisgarritasuna bermatzeko) eta markesina berria jarri.

Autoen zirkulazioan eragina

Lanek autoen zirkulazioan eragingo dutela aurreratu dute, izan ere, errai bat kendu beharra dago horretarako. Lanen hasieran ‘Wolframio’ eta ITV pareko biribilguneen arteko errepidean errai bat kenduko da eta herri barrura sartzeko erabiliko da. Hortaz, herritik irteteko Ernai kalea erabili beharko da norabide guztietarako.

Zirkulazio aldaketak ez du eraginik izango autobus zerbitzuan eta geltokietan. Eta oinezkoen joan-etorriak uneoro bermatuko dituztela ziurtatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak