Apirilaren 27an jakingo da Pentekosteak atzeratu edo suspenditu egingo diren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko api. 24a, 09:30
Bitorianatxoren jaitsiera egiten bada ere, ziur ez duela iazko irudirik utziko.

Pentekosteak ez dira orain arte ezagutu diren modukoak izango aurten; maiatzaren 29tik ekainaren 2ra ziren ospatzekoak, baina data horietan ezingo dira ohiko jai ereduarekin ospatu. Erabaki ofizialaren berri ez du eman Udalak eta aurreratu dutenez apirilaren 27an egingo den osoko bilkura telematikoan azalduko dute zer erabaki duten.

Atzo iluntzean egindako kultura batzordean hizpide izan zuten gaietako bat izan zen. Kalean bolo-bolo dabilen gaia da, eta festazaleenak atzeratzearen alde daude; aurreikustekoa da San Martzial ere ezingo dela ospatu eta askok sanmartin luzeagoak nahi dituzte. Ziurra den bakarra da COVID-19ak aginduko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak