Joan den domekan egindako haurrei zuzendutako saioak arrakasta izan zuela ikusita, beste bi irratsaio antolatu dituzte biharko, "arlo ezberdinetako ahotsak ekarri eta Bergarako errealitatera hurbiltzeko".
Hasteko, 10:30ean umeei zuzendutako irratsaioa egingo dute, eta gero, 11:30ean egingo dute herritar guztiei zuzendutakoa. Gainera, Txapa Irratitik adierazi dute irratsaioetan parte hartzeko aukera egongo dela; irratira zuzenean sartzeko 943 76 46 46 telefono zenbakira deituta, edota Telegram bitartez 688 89 00 00 zenbakira ahots mezua bidalita. Herritarrak parte hartzera animatu gura izan dituzte, gainera.