Datorren astean hasiko dituzte Ibargarai kalean egin beharreko berrizte lanak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko api. 17a, 18:45

Ibargarai kaleko 4 eta 14 atarien artean egin beharreko instalazio eta urbanizazio lanak datorren aste erdialdera aurreratzea erabaki du Udalak. Izan ere, alarma egoeran egonda, lanek herritarrengan eragin txikiagoa izango dutela uste dute.

Ibargarai kalean egin beharreko lanak esleituta eta konprometituta zeuden alarma egoera ezarri aurretik; maiatza amaieran hastekoak ziren, baina egoera zein den ikusita datorren astean hastea erabaki dute. Hain zuzen, Ibargarai kaleko 4 zenbakia eta 14 zenbakien artean izango dira lanak. "Alarma egoerak irauten duen bitartean kalean egongo diren mugimenduak txikiagoak" izango direla iritzita hartu dute erabakia.

Merkatariek ondo ikusi dute obrak ahalik eta azkarren egitea

Udalak Ibargaraiko dendariekin aukera ezberdinak aztertu ostean, horiek begi onez ikusi dute obra ahalik eta azkarren egitea. "Izan ere, dendak itxita dauden bitartean obrak ahalik eta gehien aurreratzeko saiakera egingo da, dendak irekitzeko aukera noiz egongo den jakin ezin bada ere", diote Udal ordezkariek. Bizilagunen ordezkariekin ere izan da kontaktuan Udala.

Seminarioko patioa

"Inguruko aparkalekuak hustea komeni denez eta mugimenduak mugatze asmoz, Seminarioko patioko zati bat egokituko da aparkaleku bezala, alarma egoerak dirauen bitartean", azaldu dute.

Egingo dituzten lanak

Ibargarai kaleko 4 eta 14 zenbakien arteko eremuan ur, euri-ur eta argiteriako azpiegiturak berriztuko dituzte, eta errepide zatia eta espaloia berrurbanizatuko dute. Aurreikuspenen arabera sei hilabete iraungo dute lanek.

Lanak Const. Artzamendi SA enpresari esleitu zaizkio 308.848,70 euroren truke –BEZ barne–; obraren zuzendaritza BEB Arkitektoak SLP enpresak hartu du –8.228 eurotan–; eta, lanen exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arregi Garitanok –8.228 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak