Espainiako Lan Zuzendaritzak atzera bota du Arcelor Mittalen ERTE eskaera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko apirilaren 17a

Lan Zuzendaritzak ez du onartu Arcelorrek enplegua aldi baterako erregulatzeko eskatutako espedientea. Taldearen egoera kontuan hartuta "neurriz kanpokoa" dela iritzita.

Besteak beste, Hego Euskal Herriko langileei eragingo zien erregulazioak –tartean, Bergarako plantako langileei–. Espainiako lan zuzendaritzak, ordea, ez du onartu lan erregulazio espedientea, uste baitu krisiak ez diola altzairugilearen negozio osoari eragin, eta neurriz kanpokoa jo du eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak