Gorlako Igoera birtuala egingo dute gaur Caja Ruraleko ziklistekin batera

Xabier Urtzelai 2020ko apirilaren 15a

Fernando La Calle, Caja Ruralekoa, 2019ko Gorlako helmugan irabazle.

Gaur, hilak 15, Lokatza Ziklismo Eskolakoek txirrindularitza birtualeko lan-saio berezia egingo dute. Egunotan, astelehen eta eguaztenetan zuzeneko spinning saioak egiten dihardute Instagram bidez, baina gaur, Gorlako Igoerako saio birtuala egingo dute (18:00). Hala, horretarako Caja Ruraleko ziklista profesionalen laguntza izango dute, eta Bkool plataforma digitala erabiliko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak