Haurrentzako irratsaioa egingo du bihar Txapa Irratiak

Jone Olabarria 2020ko api. 11a, 14:31

Haurrak protagonista izango dituen irratsaioa prestatu du biharko Txapa Irratiak (97.20 fm) goizeko 10:30ean hasita. Zuzenean edota mezua bidalita, parte hartzera animatu dituzte haur guztiak.

Haurrei zuzendua eta haurrak protagonista izango dituen irratsaioa egingo du bihar Txapa Irratiak, goizeko 10:30ean hasita. Hala haur guztiak animatu dituzte saioan parte hartu eta mezu bidez, haien kexa, iradokizun, kantu edota zaratak herritarrekin irrati bidez partekatzera. Parte hartzeko mezua bidali behar da 688 89 00 04 zenbakira, telegram bidez, edota zuzenean irratsaioan sartzeko 943 76 46 46 telefono zenbakiaren bitartez egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak