Bergararrentzat deia itxialdian ere "onena" atera dezaten, 'Bergararrok Etxebeste' kanpainaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko api. 8a, 11:08

Familia bergarar bat Erramu zapatua balkoitik ospatzen, txorimalo eta guzti. Argazkia: Xaxau.

Itxialdia eramangarriagoa izan dadin, Jardun euskara elkarteak martxan jarri du Bergararrok Etxebeste kanpaina: "Espero baino luzeagoa izaten ari den itxialdi honi aurre egiteko elkarrekin eta umore onarekin mantentzea ezinbestekoa da; beraz, partekatu zuen onena denokin". Edozein ekintzaren berri sare sozialetan #BergararrokEtxebeste traola erabilita partekatzeko eskatu dute. Webgunea ere sortu dute: http://bergararroketxebeste.eus/

Jardunek Erramu zapatuko ospakizun berezian ikusitako erantzuna oinarri hartuta, itxialdiak iraun artean ildo beretik jarraitzeko proposamena egin du: "Erramu Zapatuan ikusi zenez, Bergaran ez dago aspertzerik, ezta itxialdian ere! Beraz, partekatu zuen onena denokin. Nola? Partekatu sare sozialetan zuen kontzertu, antzezlan, dantza, bertso, sukaldaritza, zein bestelako sorkuntzak, euskaraz eta #bergararroketxebeste traola erabilita. Ondoren, partekatutako eduki guztiak bergararroketxebeste.eus webgunean aurkituko dituzue. Azkenik, galderaren bat baduzu, bidal iezaguzu mezua posta elektroniko bitartez: info@bergararroketxebeste.eus".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak