AnderAmasorrain:

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 29a, 09:33
Finlandian bizi den Ander Amasorrain bergararra

Finlandian igotzen ari da COVID-19 gaitza duten herritarren kopurua, eta, beste herrialde batzuekin konparatuz gero egoera hobea izan arren, hango Gobernua hasi dela neurriak hartzen dio han bizi den Ander Amasorrain bergararrak.

Hartutako neurrien artean, esaterako, kanpoan dauden herritarrei Finlandiara bueltatzeko dei egin die, turista zein ikasleei, eta etxera bueltatzerakoan hamabost egun irten barik egoteko esan die. Horixe gertatu zaie Ander Amasorrain bergararrari eta bere bikotekideari: "Londresen egon gara, eta handik bueltan etxean gaude orain. Baina konfinatuta egon arren, badugu aukera gureak diren etxe inguruko lurretan ibiltzeko, adibidez".

Amasorrainek etxetik egiten du lan, enpresaren aholkua jarraituz, baina haurtzaindegiko irakaslea da bikotekidea eta hark ezin hori egin. "Larrialdi egoera ezarri du Gobernuak apirilaren 13ra arte eta ikastetxeak itxita daude. Ekitaldi publikoak eta mugikortasuna gutxitzea aholkatu dute. Jatetxeak itxita daude, bertako janaria etxera eraman ahal da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak