Bergarako Aizepe elkartean apurketak egin dituzte

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 24a

Mintegi kalean dagoen Aizepe elkartean atea apurtu eta barrura sartu ziren atzo arratsaldean, eta barruan ere hainbat apurketa egin zituzten. Udaltzainak gerturatu ziren lehenengo eta ertzainak ondoren, eta ikerketa abiatu zuten. Horiek ez dute zehaztu zerbait lapurtu zuten edo ez; atxiloketarik ez da izan.

Segurtasun Saileko kideek jakinarazi dute epaitegi inguruan aparkatutako auto batean ere egin zuten apurketaren bat eta gaztetxean ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak