Alberdik eta Espinalek lortu dute asteon finalerako pasea

Jone Olabarria 2020ko mar. 13a, 17:09

Finalean, Fernandez eta Alberdi arituko dira promesetan; eta nagusietan, Etxeberria eta Espinal. Datorren astean jokatzekoa zen, baina momentuz, bertan behera geratu da.

Martitzen arratsaldean, hilak 10, Bergarako udal pilotalekuan jokatu ziren XI. Soraluce lau eta erdiko txapelketako finalerdiak. Hala, promes mailan Unai Al-berdi azpeitiarrak 22-5 irabazi zion Oier Hormaetxeri.

Nagusien mailan, berriz, Iker Espinal iruindarra 22-10 nagusitu zitzaion Iñaki Elolari. Horrela, erabakita geratu ziren, finalean lehiatuko diren pilotariak: J. Fernandez eta Unai Alberdi lehiatuko dira promes mailan. Nagusietan, A.Etxeberria eta I. Espinal arituko dira.

Zaleei eskertze mezua

Otsailaren 4ean hasi zuten Soraluzeko lau eta erdiko pilota txapelketa. Aurtengoa hamaikagarren aldia izan du kaiolako txapelketak eta ohi moduan, maila handiko pilotariak ekartzen saiatu dira, zaleak erakarriko dituztenak. Hala, beste txapelketa batzuetan goian ibili diren pilotariak ikusteko aukera egon da. Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete hasi zenetik gaur arte pilotalekura hurbildu diren pilotazaleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak