Iaz azaroan argitaratu zuen Pablo Salgado Mendezek –Banizu Nizuke argitaletxearekin– 90ko hamarkadan Euskal Herrian post-hardcore doinuen ikur izan zen DUT taldeari buruzko liburua. Bihar, egubakoitza, gaztetxean izango da Xabi Strubell –DUT taldeko kidearekin– batera. Bien artean liburuaren aurkezpena egingo dute, eta taldearen argitaratu gabeko materiala ikusi eta entzuteko aukera izango da. Ondoren, afaldu egingo dute –ez da aurrez izena eman behar–, eta, musika saioa gero, Keep_a-ren eskutik.
Bihar, bost talderen kontzertuak
19:00etan, afari meriendarako proposatu dute zapaturako lehen hitzordua; eta ondoren bost talde izango dira taularen gainean: Erruki jauna; Dizerdit; Horzdun; Blood brothers eta Oñatiko Broken legacy; eta DJ Mugu-k hartuko du lekukoa gaztetxea musikarekin girotzen jarraitzeko.