Gaurtik aurrera, ibilgailu kopurua eta hauen abiadura neurtzea helburu duen gailu bat izango da Ibargarai kalean, Correos-en bulegoaren aurrean. Udaletik adierazi dutenez, gailu honekin ez da abiadura isunik jarriko eta datu bilketa egingo dela adierazi dute, Mugikortasun planean barneratuta dagoen ekintza bat delako. Aurreikuspenaren arabera gailua astebetez egongo da bertan.