Martxoaren 18an jarriko dituzte salgai Erramu zapatuko bazkarirako txartelak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mar. 9a, 17:05

Apirilaren 4an ospatuko den Erramu zapatuko bazkarirako txartelak hilaren 18an, eguaztena, jarriko dira salgai Iralan (19:00); txartel bakoitzak 12 euroko prezioa izango du, eta pertsona bakoitzak gehienez lau txartel erosi ahalko ditu. Txapa irratiak eta Xaxauk antolatu dute bazkaria, Udalaren laguntzarekin.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten bazkaria beste urte batzuetan baino goizago bukatu beharko dute apirilaren 5ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta: "Ondoren hainbat lan egin beharko dira frontoian domekarako ezarritako hauteskundeak direla eta. Zentzu horretan, antolatzaileen argibideei adi egotea eskatzen zaie partaideei. Bazkaria 14:30ean hasiko da eta 17:00etan txarangaren hasierarekin, denok altxatu eta frontoia husten hasi beharko gara, 17:30erako frontoia hutsik izateko. Tarte horretan, garbitze lanak eta mahai eta aulki biltzea hasiko ditugu, eta denon laguntza eskertzekoa izango da".

Gehienez, lau sarrera pertsonako

Esandako moduan, martxoaren 18an jarriko dira salgai apirilaren 4ko herri bazkarirako txartelak. "Txartelak erosterakoan alergia edo behar bereziak jakinaraztea eskertuko genuke", adierazi dute.

Mahoia eta kamiseta zuria erabiltzeko gonbita

Era berean, Xaxauk ere, herriko jaiak xaxatzeko helburuarekin eta azken urteetan gailentzen doan mahoiz eta zuriz janzteko ohitura indartzeko asmoz, kamiseta zuriak saltzen izango da ordu eta toki berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak