'Zer gertatzen ari da Zaldibarren?' hitzaldia bihar Seminarixoan

Jone Olabarria 2020ko mar. 4a, 17:01

"Zaldibar Argitu" lelopean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietak hitzaldia eskainiko du bihar Seminarixoan.

Bergarako Greba Asanbladak antolatuta, bihar, hilak 5, 18:30ean hitzaldia egingo dute Seminarixoan, Zer gertatzen ari da Zaldibarren? izenburupean. Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontzortzioko lehendakari izandakoaz gain, Iraitz Lazkano Elgetako alkatea ere arituko da bertan. Saioaren helburua bergararrak gertatu denaren inguruan informatzea eta gertatutakoaren zergatia azaltzea da. Hala, Bergarako Greba Asanbladatik herritarren interesekoa izango delakoan bergarar guztiei dei egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak