Bergarako Musika Eskolako ikasleak EIO orkestran

Jone Olabarria 2020ko mar. 4a, 17:09

Beñat Askargorta, Alazne Suinaga eta Ion Aranburu EIO Txiki proiektuan izango dira, eta Maitane Suinagak eta Uxue Garitanok EIO orkestran errepikatuko dute.

Frogak egin ostean, Bergarako Musika Eskolako ikasle diren Beñat Askargorta eta Alazne Suinaga bibolinjoleak, eta Ion Aranburu perkusiojolea aukeratu dituzte Euskadiko Ikasleen Orkestra Txikiaren parte izateko. 2016. urtean sortu zen EIO Txiki orkestrari esker, hamahiru urtetik beherako neska mutikoek ere parte hartzeko aukera dute.

Maitane Suinaga bibolinjolea eta Uxue Garitano biolontxelojolea, EIO orkestrako proiektuan  izango dira aurten ere. Eskarmentu handia dute biek; izan ere, dagoeneko bi urte eman dituzte, Garitanok biolontxeloarekin eta Suinagak biolinarekin, Euskadiko Ikasleen Orkestra gazteko kide izaten. Gazte mailara pasa aurretik baina, lau eta hiru urte eman zituzten orkestraren txikitxoenen bertsioan, urtebetez gazteena eta txikiena konbinatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak