Martxoaren 12ko ibilaldiarekin hasiko da Bergara Oinez ekimenaren bigarren edizioa

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 4a, 15:13

Iazko arrakasta ikusita, Osasun Mahaiak antolatutako Bergara Oinez ekimenak bigarren edizioa izango du aurten eta irteera gehiago egitera pasatuko dira. 10 izan ziren iaz; aurten, 15. Ez hori bakarrik, erakunde eta talde antolatzaileen artera batu baitira lau erakunde berri: Jardun, Bergarako Farmaziak, Aspace eta Goyeneche Fundazioa dira horiek.

Bergarako Osasun Mahaiak antolatutako Bergara Oinez ekimenak bigarren edizioa egingo du 2020an. Indartuta dator, gainera, 10 irteeratik, 15 egitera pasatuko baitira eta ez hori bakarrik, erakunde antolatzaileen artera batu baitira lau berri. Bat izan ezin, irteera guztiak izango dira eguenetan. Aspacek antolatuko duena, berriz, irailaren 20an izango da, igandean.

Bergara Oinez ekimenaren funtsa da bizitza osasuntsua bultzatzea eta baita ere sozializatzea. Horregatik, hainbat ostegunetan ordubete edo ordu eta laurdeneko paseoak antolatuko dira. Irteera bakoitza herriko elkarte edo eragile baten esku egongo da. Horren ostean, hamarretakoa egingo dute. Hitzordua 10:15ean izango da Agorrosinen eta komeni da aurrez izena ematea, Agorrosinen (943 77 70 95) bertan edo San Joxepen (943 76 10 59).

Ibilaldien egunak:

  • Martxoaren 12an, San Joxepek antolatuta.
  • Martxoaren 26an, Kattalin elkarteak antolatuta.
  • Apirilaren 16an, Osasun publikoak antolatuta.
  • Apirilaren 30ean, Jardunen eskutik.
  • Maiatzaren 14an, Aranzadi Ikastolaren eskutik.
  • Maiatzaren 28an, Pol-Polek antolatuta.
  • Ekainaren 11n, Duintasunak antolatuta.
  • Ekainaren 25ean BPX-ek antolatuta.
  • Uztailaren 9an, Jardunen eskutik.
  • Irailaren 10ean, Goyeneche Fundazioaren eskutik.
  • Irailaren 20an (domeka), Aspacek antolatuta.
  • Urriaren 8an, Bergarako Farmaziek antolatuta.
  • Urriaren 22an, Mariaren Lagundiak antolatuta.
  • Azaroaren 12an, Osasun Zentroak antolatuta.
  • Azaroaren 26an, Mariaren Lagundiak antolatuta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak