Hilabete barru egongo da erabilgarri Bergarako Miguel Altunarako pasabidea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ots. 29a, 08:34

Herrigunea eta Miguel Altuna lotzeko pasabiderako obrak, eguaztenean.

Bergarako herrigunea eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren egoitza berria oinezkoendako lotzeko obrak "txukun eta arazo handirik gabe doaz" eta Hirigintza Sailak espero du bidea erabilgarri egotea martxoaren 23an.

Miguel Altuna Lanbide Heziketaren egoitza berria "herrigunearekin lotzeko" asmoz, 850 metroko pasabidea eraikitzeko lanak "txukun eta arazo handirik gabe" doaz, Udaleko Hirigintza Sailaren arabera. LKS da obren zuzendaria eta urrian eta azaroan izandako "eguraldi txarrak" eraginda Morga SA enpresari "luzapen txiki bat" onartu zion.

Udaleko Hirigintza Sailak aurreikusten du obrak martxoaren 18rako bukatuta egotea: "Inongo okerrik ez badago barandaren hornitzaileekin eta aglomeratua zabaltzeko eguraldiak laguntzen badigu, lanak martxoaren 18an bukatuta egon beharko lirateke. Hori hala izanda, martxoaren 23rako, astelehena, oinezkoentzat erabilgarri egongo litzateke". 850 metro luze eta 2,5 metroko zabalera duen pasabideaz gain, beste "gehikuntza batzuk" ere izan ditu proiektuak; hasierako aurrekontua 235.890 euro izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak