Doinu irlandarrak zapatuan San Juango ermitan

Jone Olabarria 2020ko ots. 28a, 11:22
2019ko uztailean eskainitako kontzertuaren irudia.

Shane Curleyren eta Azkaiter Pelox taldearen eskutik, San Juan auzoko ermitan kontzertua izango da bihar, hilak 29, 19:00etan. Irlandako folk doinu onenekin, Irish Gigs 2020 bira ekingo dute San Juanen eta beste hainbat kontzertu egingo dituzte.

Unai Azkaratek, Aitor Aranburuk, John Prietok, Aitzol Prietok eta Bittor Giralek osatzen duten Axkaiter Pelox taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan San Juan auzoko ermitan, 19:00etan. Bertan hasiko dute Irish Gigs 2020 bira, eta, hain zuzen ere, "leku berezia" da Azkaiter Pelox boskotearentzat: "Iaz, lehen aldiz izan ginen ermitan jotzen eta esperientzia polita izan zen. Auzotarrek oso ondo hartu gintuzten eta jende ugari bertaratu zen. Ermitan jotzeak ere badu bere xarma eta ordura arte egin gabeko zerbait zen, oso ondo egon zen". Haiekin batera arituko da taula gainean Shane Curley, bere ahots eta gitarra akustikoarekin.

St. Patrick ospatuz

Martxoaren 17an ospatzen den St. Patrick eguna aitzakia hartuta abiatu dute Irish Gigs 2020 bira, eta, hain zuzen, irlandar doinuak egongo dira entzungai zapatuan ere: "Gure kontzertuetan beti jotzen ditugu irlandar doinuak, baina oraingoan, bereziki landuko ditugu, Shane Curleyren laguntzarekin". Hala, biolarekin eta biolinarekin arituko da John Prieto, perkusioan Aitor Aranburu, baxuan Aitzol Mujika eta saxofoian, berriz, Bittor Giral.

Kontzertu ugari

Era berean, martxoaren 15ean Tolosan arituko dira kontzertua eskaintzen, eta, oraindik guztiz zehazteke dituzten arren, emanaldi gehiago egongo direla iragarri dute. Dagoeneko ohitura den modura, St. Patrick egunean Bergarako Irish tabernan egongo direla azaldu dute, herrikide dituzten Arragoa taldeko kideekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak