Gipuzkoako Topaketa Sozialistak egingo dituzte egubakoitz eta zapatuan

Maialen Santos 2020ko ots. 27a, 16:55

Gipuzkoako Topaketa Sozialisten aurkezpena Bergaran (Argazkia: GKS)

Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta,"jendarte sozialista" eraiki asmoz elkartuko dira bihar eta etzi. Eskualde ezberdinetako kideekin harremanak garatu eta "komunitate politikoa" sendotu gura dute; egitarau oparoa antolatu dute horretarako.

Gipuzkoako Topaketa Sozialistak lehenbiziko aldiz eramango dituzte aurrera egunotan. Bergaran egingo dituzte; zehazki, bihar eta etzi – egubakoitzean eta zapatuan–. Iaz sortu zen Gazte Koordinadora Sozialista gazte antolakundeak antolatuta, "jendarte sozialista" baten aldeko apustua egin gura izan dute, taldeko kide Aitor Kortabarriak azaldu moduan.

Hiru dira topaketa honen helburu nagusiak: batetik, gaur egungo testuinguru politikoa aztertu eta "etorkizuneko erronkak" finkatzea. Bestetik, "jendarte politizatu" bat sortzeko jendea elkartzea; eta era horretan, eskualde ezberdinetako kideak ezagutu eta elkarren arteko harremanak sortzea.

"Gazte langileei" zuzenduta

Euskal Herriko "gazte langileei" zuzenduta antolatu dute topaketa, baina "interesa" duen edonori luzatu nahi diote parte hartzeko gonbidapena: "Sektore desberdinetako jendea elkartzea gurako genuke eta", azaldu du.

Bihar arratsaldeko 17:30ean ekingo diote topaketari; eta harrera ekitaldia egingo dute. Horren ostean hitzaldia egongo da, eta egunari amaiera emateko afalostean kontzertua egongo da Kartzela Zaharrean. Gaua pasatzeko aukera ere badagoela azaldu du Kortabarriak: "Aranzadi Ikastolako gimnasioan egokituko ditugu lo egiteko tokia eta dutxak. Leku berean otorduak egiteko txartel bat jarriko dute salgai, 10 eurotan. Zapatuan, berriz, goizeko 10etan hasita hitzaldiak egongo dira, eta 19:30ean manifestazioa egingo dute Gazte Langileok Euskal Estatu Sozialista lelopean. Kontzertuekin itxiko dute Gipuzkoako lehen Topaketa Sozialista. 

Egitarau osoa

Egubakoitza:

  • 17:30 Harrera
  • 18:30 Proletarizazioa eta antolakuntza forma berriak, Seminarixoan
  • 21:00 Afaria
  • 22:00 Kontzertua Kartzela Zaharrean

Zapatua:

  • 9:00 Gosaria
  • 10:00 Etorkizunari heltzeko moduez, Zabalotegi aretoan
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:00 Ekoizpen artistiko sozialista, UNEDen
  • 16:00 Langile kontrolpeko espazioak, Kartzela Zaharrean
  • 16:00 Kultura militanteaz hausnartzen, Zabalotegi aretoan
  • 19:30 Manifestazioa Gazte langileok Euskal Estatu Sozialista leloarekin
  • 21:00 Afaria
  • 22:00 Kontzertuak, Kartzela Zaharrean:
    • Habemus Papam
    • Criminal Remains
    • DJak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak