Om det oändliga 2019ko azaroan Roy Andersson suediar zinema zuzendariak estreinatutako film dramatikoa da. Mila gau eta bat gehiago narrazio bildumaren moldaketa da filma eta gizakiek bizi dituzten etapen gainean laburpen moduko bat egiten du.
Bihar eskainiko dute Seminarixoan, 20:00etan, zineklubaren programazioaren barruan eta sarrerak eskuragarri daude ticket.kutxabank.es webgunean, 3 eurotan. Aurkezpena Asier Altuna 'Kixi'-k egingo du.