Zazpi urteko etenaldiaren ostean, Erraietatik izeneko disko berria aurkeztu zuen Sharon Stoner talde oñatiarrak urrian, eta, hain zuzen ere, bertako doinu ugari izango dira entzungai Kartzela Zaharrean. Taldearen aurreko lana, Puntu bakar batean elkartzen diren hertzak, 2012an kaleratu zuten. Hemezortzi urte pasa dira 2001ean hiru gazte oñatiarrek Sharon Stoner taldea sortu zutenetik. Ibilbidean zehar, Iñigo Ibarrondo abeslari eta baxu-jotzaileak, Mikel Zarketa gitarristak eta Egoitz Olalde bateria-jotzaileak hiru disko kaleratu dituzte.
70eko hamarkadako rockaren eraginak dituen talde gaztea da Mocker's, baina, era berean, eskarmentu handiko Durangaldeko hirukotea.