Hitzordu "garrantzitsuak" asteburuan futbol taldeentzat

Jone Olabarria 2020ko otsailaren 21a

Bergara kirol elkarteko futbol taldeek lau hitzordu dituzte asteburu honetan; horietatik hiru etxean jokatuko dituzte. Zapatu arratsaldean Ohorezko Erregional Mailako mutilen taldea babesteko,  Agorrosinera mozorrotuta agertzen diren zale guztiek sarrera dohainik izango dute.

Ohorezko Erregional Mailako mutilek bihar 16:30etan hartuko dute Ordizia etxean, eta Kadeteean ohorezko taldeak Real Sociedad taldearen aurka jokatuko du 12:00etan Ipintzan. Ohorezko erregional mailako neskak ere bihar lehiatuko dira Ipintzan, 15:30etan. Ohorezko jubenilek Beasainen aurka jokatuko dute domekan, Loinazen.

Futbol sailaletik azaldu dutenez partidu "garrantzisuak" dira asteburukoak eta karnabalekin bat eginez, Agorrosinera mozorrotuta agertzen diren zale guztiek sarrera dohainik izango dutela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak