Soldata arrakala izan dute hizpide 30 enpresatako ordezkariek Bergaran

Maialen Regueiro 2020ko ots. 20a, 16:26

Miguel Altuna ikastetxean egin dira gaur goizean, Erantzunkide Sarearen jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Bertan, Gipuzkoako 30 enpresa eta erakundek hartu dute parte eta lan esparruan emakume zein gizonen berdintasuna sustatzeko formazioa jaso dute, soldata arrakalaren inguruan gogoeta eginez, esate baterako.

Formakuntzaren helburuak

Formakuntza saio honek hiru helburu ditu: enpresei emakume eta gizonen soldata desberdintasunak aztertzen laguntzea, desparekotasunean eragina duten alderdiak identifikatzea eta desberdintasun horiek nola ekidin azaltzea.

Soldata arrakala

Jardunaldian, Silvia Muriel adituak soldata arrakalari buruzko hausnarketa azaldu du, non ordainsari desparekotasunean eragina duten faktoreak aipatzeaz gainera, ezberdintasunak murrizteko estrategiak adierazi dituen. Horretarako, Isabel Arrillaga, Ikertaldeko kidearen laguntza izan du eta biek, sareko kide diren enpresen egoeraz hitz egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak