Herriko hainbat komertziok neguko arropen azoka egingo dute otsailaren 28 eta 29an, eta bertan izango da azken produktu onenak eskuratzeko aukera. Beherapen handiekin eta aurtengoan denden aurrekaldean kokatuta eskaintza zabala izango da.
Denden kanpoaldean
Aurreko urteetan udal pilotalekuan egin izan dute azoka baina aurtengoan denden aurrekaldean egitea erabaki dute, hala produktu guztiak eskura izateko. Azokaren ordutegiei dagokionez, denda ordutegian egingo da eta bakoitzak bere komertziora moldatuko du.
Denda guztiei irekitako ekintza da eta parte hartu nahi duenak bedelkarrera deitu dezake. Neguko beherapenak bukatzeko azken errematea da, hortaz mauka handiak aurkitzeko aukera izango da. Bedelkarretik gogorazi dute, bertako komertzioak mantentzen duela herria bizirik eta azokara gerturatzera animatu dituzte herritar guztiak.