Autobus batek txirrindulari bat harrapatu du Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko ots. 15a, 14:35
Google Maps-etik hartutako irudia; istripua gertatu den zubia.

Istripua Ibarra kaleko zubi baten –Agirrebeña jatetxearen ondoan– gertatu da 13:30 inguruan. Txirrindularia, zaurituta, Debagoieneko ospitalera eraman dute.

Bergarako Udaltzaingoak baieztatu du istripua autobus baten eta txirrindulari baten artean eman dela, eta oraingoz, zer gertatu den jakiteko ikerketa zabalik dagoela. Zauritua ez dela bergararra ere konfirmatu du Udaltzaingoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak