Lagun talde baten egitasmotik sortua, "dantzarako, gerriak astintzeko eta izerditzeko" aukera izango da Kartzela Zaharrean gaur, San Valentin egunez. Hain zuzen ere, egun horrek plazaratu duen eredua "irauli" eta "azken batean kontrolerako tresna den maitasun erromantikoa eta eredu kontsumista alde batera uztea" du helburu gaur egingo den Anti SanBalentin gaualdiak.
Egitarau oparoa
Gaualdia girotzeko, hainbat artistaren emanaldiak prestatu dituzte: 22:30ean hasita Nizuri Tazuneri taldeak kontzertua eskainiko du. Norzzone eta Fani Donostialdetik etorritako abeslariek, Hawa eta Maisha Barakaldoko produktoreekin batera, elkarlanean sortutako proiektu honek euskarazko rapa aldarrikatu gura du: "Euskarazko rapak txinera dirudiela esaten ziguten askok, eta guk, ordea, ezetz, japoniera kutsu gehiago zuela; hala jaio zen Japanesence izeneko lehen maketa, 2014an".
Gual.icho DJa
Duela zazpi urtetik Bergaran bizi den Gual.icho DJ uruguaitarrak ere giro aparta jarriko du Kartzela Zaharrean, 00:30etik 04:00etara. Musika afro-tropikal giroan murgilduta ibili da orain arte, proiektu ezberdinetan, Nacho A. Ifran DJa. Egun, ordea, bestelako musika ilunago eta elektronikoei heldu nahian, egitasmo berri honekin lanean hasi da, "dantzalekuan latino/afroaren berotasun eta organikotasuna alboratu gabe". Otsailaren 14ra begira saio berezia prestatuko du.
Turtukiñek, saioa prest
Turtukiñen txanda iritsiko da ostean. Mundu osoko musika eta erritmo dantzagarriak jarriko dituzte; nagusiki, emakumeek sortuak. Oraingo honetan ere, saio berezia prestatu dute, filtrorik jarri gabe