Txalo konpainiaren helduendako umorezko azken antzezlana Seminarixora iritsiko da zapatuan, hilak 15, arratsaldeko zazpietan. Laneko protagonistak aita izan behar du lehen aldiz, eta, aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du. Ana, bere bikotekidea, berandu iritsiko da afaritara. Aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaioberriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izenak berak, eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte.
Matthieu Delaportek eta Alexandre De la Patellierek idatzitako komedian, Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Sarrerak salgai daude Kutxabank.es webgunean.