Andoaingo Piano jaialdia sortu zenetik 15 urte pasa dira eta Bergarako Musika eskolako ikasleek urtero izan dute presentzia jaialdi honetan. Aurtengoan 18 ikaslek hartu dute parte eta Marije Ugaldek adierazi duenez, "beti bezala pozik etorri dira". Musika eskolatik azaldu dute Andoaingo jaialdia "oso motibagarria" dela ikasleentzat: "Antolakuntza bikaina izaten da. Auditorio bikainean eta “cola” pianoan jotzeko aukera daukate ikasleek, oso jaialdi motibagarria da".