Emakume baten gorpua aurkitu dute Bergarako etxebizitza batean

Maialen Regueiro 2020ko otsailaren 10a

Bergarako Zubiaurre kalea (Irudia: Google Maps)

Ertzaintzak jakinarazi du, atzo, domeka, 14:30ean, 51 urteko emakume baten gorpua aurkitu zutela Bergarako Zubiaurre kalean. GOIENAk jakin ahal izan duenez, hildakoaren gertuko batek haren falta igarri eta Ertzaintzari jakinarazi zion. Hildakoaren etxebizitzara sartu ziren horiek, eta haren heriotza ziurtatu besterik ez zuten egin. Indarkeria zantzurik ez dagoela ziurtatu du Ertzaintzak, eta autopsiako emaitzaren zain geratuko dira heriotzaren zergatiak jakiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak