"Euskal Herriko narkotrafikoaren kapoen eta haiekin erlazionatzen diren polizien eta bankarien datuak" eskaintzen ditu Ahoztar Zelaieta kazetariaren El Narco Oasis Vasco liburuak. New Yorkeko mafia italiarrari lotutako bilbotar baten istorioaren bitartez, "narkotrafikoaren euskal kapoen, narko-agenteen eta polizia-konfidenteen argazkia" eskaini gura du lanak.