Kartzela Zaharra goraino beteta zela, hamaiketan ekin zion Tafallatik etorritako Odolkiak Ordainetan taldeak emanaldiari. Tafallatik bertatik, autobus bat gerturatu zen atzokoan Bergarara eta nafarren doinuekin gozatuz, "giro ederra" izan zen Kartzela Zaharrean. Unidad Alavesa taldearen txanda iritsi zen ostean, bi diskoetako kantuak tartekatu zituzten eta kontzertuari amaiera emateko Brigada Criminal taldearen En la fina linea roja abestia eskaini zuten, ohi duten moduan.