Urriaren 11n Luhuson estreinatu zutenetik, antzoki guztiak goraino bete ditu Zaldi urdina antzezlanak, eta bihar Bergaran ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Seminarixoan. Sarrerak zortzi euroren truke eskuratu daitezke.
Arte Drama, Axut eta Dejabu konpainien azken elkarlanak drogak Euskal Herrian izan duen eragina oso gertutik era-kusten du; Aingeru gaztea desagertu egin da techno jaialdi batean, beste gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari, eta poliziak uste dut Aingeru dela horren trapitxeroa. Amets, Aingeruren arreba, gaztetxero eta bizimodu osasuntsu zalea, bere kabuz hasi da anaiaren bila atzera kontaketan.
Zaldi urdina izen metaforikoaren bitartez, 80ko hamarkadako Euskal Herria eta heroina, "zaldi zuria", ekarri nahi izan dituzte gogora. Horrekin batera, gazteria eta rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botereen esku beltza.