Abian da Soraluze lau eta erdiko txapelketaren XI. aldia

Jone Olabarria 2020ko ots. 7a, 15:30

Martitzenean egin zuten lehen jardunaldia eta datorren astean arituko da Ander Etxaniz, bergarar bakarra.

Otsailaren 4ean, martitzena, hasi dute Soraluzeko lau eta erdiko pilota txapelketa. Aurtengoa hamaikagarren aldia izango du kaiolako txapelketak eta Bergara pilota elkarteko pilotari bakarra izango da bertan: Ander Etxaniz bergararra.

Lehen jardunaldia, jokatuta

Hala, udal pilotalekuan jokatu zuten martitzenean promes eta nagusi mailetako final-laurdenen lehen jardunaldia. Hain zuzen, Fernandezek 22-6 irabazi zuen De la Fuenteren aurka promes mailan eta Zubizarreta 22-4 gailendu zitzaion Canabali nagusietan. Hemendik aurrera ere, partiduak martitzenetan jokatuko dituzte, 19:30ean, zazpi astez.

Datorren astean, Etxaniz

Urtero lez, maila handiko pilotariak ekartzen saiatu dira, zaleak erakarriko dituztenak. Hala, beste txapelketa batzuetan goian ibili diren pilotariak ikusteko aukera egongo da frontoian. Bergararren kasuan, Ander Etxaniz izango da lehiatuko den bakarra, eta, hain zuzen, datorren martitzenean arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak