Bergarako EAJ: "Greba egunean ikusitako jokamolde batzuk gaindituta genituela uste genuen"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ots. 5a, 10:24

Urtarrilaren 30eko greba orokorraren bueltan oharra atera du Bergarako EAJk, besteak beste, pikete batzuen jokamoldea salatzeko: "Eragile ahulekiko izua erabili zuten; erabilitako gogorkeria, indarkeria, hertsadura, izua eta beldurra bezalako jokamoldeak gure gizartean gaindituak genituela uste genuen".

Bergarako EAJren arabera, "oso goresgarriak" izan daitezke gizarteari jartzen zaizkion erronkak baina helburua lortzea "bezain garrantzitsua" da helburu horretarako erabiltzen den bidea: "Greba egunean autonomo, enpresa eta komertzio txiki edo ertainekiko erabilitako gogorkeria, indarkeria, hertsadura, izua eta beldurra moduko jokamoldeak gure gizartean gaindituak  genituela uste genuen. Jokaera hauek, gizarte bezala lortu nahi ditugun helburuak eta gizartea bera hondatzen ditu, eta azkenean elkarbizitzak nozitzen du hau. Pasa den urtarrilaren 30an hori gertatu zen".

"Ezin da errepikatu"

Jokaera hori desegokia dela uste dute jeltzaleek eta ez errepikatzeko eskatu dute: "Ez dago ondo. Ez da bidezkoa. Gure helburu eta elkarbizitza defendatu nahi baditugu, ezin da errepikatu. Autonomo, enpresa eta komertzio horiek, ezin izan zuten egin nahi zuten hori aukeratu, erabakitzeko eskubidea askatasunez gauzatu, eta hori ez dago ondo. Gure elkartasuna guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak