"Euskal Herriko narkotrafikoaren kapoen eta haiekin erlazionatzen diren polizien eta bankarien datuak" eskaintzen ditu Ahoztar Zelaieta kazetariaren El Narco Oasis Vasco liburuak. New Yorkeko mafia italiarrari lotutako bilbotar baten istorioaren bitartez, "narkotrafikoaren euskal kapoen, narko-agenteen eta polizia-konfidenteen argazkia" eskaini nahi du lanak.
Hala, Kartzela Zaharrean aurkeztuko du Zelaietak bere lana, domekan, 17:30ean. El Narco Oasis Vasco liburuaz gain, beste hainbat liburu idatzi ditu Zelaietak; Jóvenes Burukides Bizkainos (2013), La Casta Vasca (2014) eta Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria (2015), besteak beste.